Aurizberriko Gaztetxea

Captura de pantalla 2014-04-10 a las 21.03.36

Emaila: auzperrikogaztetxea@gmail.com

Auzperriko Gaztetxea bere garaian sendagilearen etxea zenaren etxean kokatzen da. Hasiera batean etxearen zati txiki bat egoteko toki gisa erabiltzen zen herriko kontseiluak baimenduta. 2005. Urtean gazte berrien sarrerarekin funtzionamendu aldaketa ematea erabaki zen. Etxe guztia okupatzeaz aparte, asanblada eta autogestio bidez funtzionatzen hasi ginen. Horrek arazo ugari sortu zituen gazteen eta kontseiluaren artean. Ordutik hona funtzionamendua obetzeko aldeketa eta hausnarketa ugari burutu dira. Gaur egun ezin da herria imaginatu gaztetxea gabe.

Erronkak:

Urtean zehar ekintza eskaintza ezberdina izaten da (kirol txapelketak, zinema, tailerrak, bazkariak, jaialdiakā€¦). Helburu nagusiak parte hartzea, kontzientzia soziala, elkarlana eta alternatiba kulturalak sustatzea dira. Era berean inguruko kolektibo, erakunde eta koordinadorekin elkartzen gara elkarlanean haritzeko. Erronka nagusia gure herria eta zonaldea bizirik mantentzea da, horretarako bere-biziko garrantzia ematen diogu gazteak herrian bizitzen gelditzeari.

Funtzionamendua:

Gaztetxean asanblada orokorrean hartzen dira erabakiak. Baina lantalde ezberdinak daude gaztetxearen barruan: ekintza eta komunikabide, obra, ekonomia eta zerbitzuak. Era berean instituzio eta bizilugunekin harremanetan jartzeko bozeramaileak ditugu. Taldeak burutzen duten lana asanblada orokorretan baimentzen da. Deialdiak beharren arabera egiten dira.

Utzi iruzkina