Los malos sueños de René Petit

Pasa den larunbatean Los malos sueños de René Petit filme dokumentala bota zuen ERGAk Izabako zineman. 60 bat pertsona inguru bildu ziren Esa urtegiaren segurtasunaz diharduen dokumentala ikusteko. Proiekzioa amaitu zenean,

Aturando Yesa plataformako kide bati galderak

egiteko aukera egon zen

rene-petit

APIRILAK 11 ELKARTASUN EGUNA ZARAITZUN!!

Apirilak 11, urtero bezala, elkartasun eguna ospatuko da Zaraitzun. Goizean goizetik izango ditugu jarduerak bailarako hainbat herritan (mural margoketa,…). Arratsaldean, Espartzan bazkaldu ondoren, Zaraitzuko presoen egorari buruzko hitzaldia izango dugu Otsagabiako kontsultategian. Jarraian, blankoa plazatik aterako den kalejira izango da. Kalejira frontoian amaitzean bokatada eta kontzertuak izango dira.

gaupasa

ANIMATU!!!

ASTE SANTUAN AUZOLANA ERRONKARIN

LASTER PROMOZIO BIDEOA, BAINA BITARTEAN…
auzolan
AUPA EKIALDEKO JENDEA!!!
 
ZER MODUZ ZABILTZATE? PLANIK BAI ASTE SANTURAKO?
 
HONA HEMEN SUPER PROPOSAMEN BAT:
 
GAZTE ASANBLADAK KEBENKOREKIN BATERA ERRONKARIKO EUSKALGUNEA BERRITU ETA IBAR GUZTIAREN IZANGO DEN PROIEKTUAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!
 
ORAIN ARTE LANTXO BATZUK EGIN DIRA ETA ZUETAKO ASKOK PARTE HARTU DUZUE, BAINA ORAINDIK LAN ASKO DAGO EGITEKO, BERAZ, BADAKIZUE, PROIEKTU HONEN PARTE IZAN NAHI BADUZUE, ZATOZTE!!!!
 
GARBITU, EZTABAIDATU, MARGOTU, ERABAKI….
 
ZER EGITEKO PREST ZAUDE?
 
EUSKALGUNEAN LEKUA DUZU ASTE SANTUAN!
OROITU: APIRILAREN 9, 10 ETA 11an EUSKALGUNEAN GOIZEKO 10.00tan!
ANIMATU!!!!
 
MESEDEZ, ZABALDU MEZUA!
…………………………………………………………………………………………………………………………………………..
AUPA GENTE DE EKIALDE!!!
 
COMO OS VA? TENÉIS PLANES PARA SEMANA SANTA?
 
DESDE LA GAZTE ASANBLADA  Y KEBENKO OS QUEREMOS HACER UNA PROPUESTA: 
 
OS INVITAMOS A PARTICIPAR EN EL PROYECTO DE REHABILITAR EL EUSKALGUNE PARA CONVERTIRLO EN UN ESPACIO PARA TODO EL VALLE!!!
 
YA SE HA ESTADO TRABAJANDO Y MUCHAS DE VOSOTRAS Y VOSOTROS HABEIS PARTICIPADO, PERO TODAVÍA HAY MUCHO POR HACER, O SEA QUE… YA SABÉIS, SI QUERÉIS PARTICIPAR EN EL PROYECTO, ANIMAROS Y VENID!!!
 
LIMPIAR, DEBATIR, PINTAR, DECIDIR…
 
QUE ESTAS DISPUESTA O DISPUESTO A HACER?
 
EN SEMANA SANTA TIENES UN LUGAR EN EL EUSKALGUNE!!!
 
RECORDAD: EL 9, 10 Y 11 DE ABRIL ESTAREMOS EN EL EUSKALGUNE DE AUZOLAN A PARTIR DE LAS 10.00!!
 
ANÍMATE!!!
 
POR FAVOR, DIFUNDID EL MENSAJE!

Heldu da Korrika Erronkarira!

Nahiz eta oraindik hasiera eman ez Korrika ofizialari, erronkaritarrok pasa den larunbatean irten ginen korrika egitera. Elurrari eta hotzari aurre eginez, Urzainkitik Gardera bitarte dauden kilometroak euskaraz zipriztindu genituen. Arratsean Txiki bakarrizketalaria eta afari- euskaraokea izan genuen.

Ostegun honetan pasako da Korrika Erronkaritik gertu, gaueko ordu txikietan. Anima zaitezte euskhaladuntzen Ekialde!!

Erronkari antifaxista

Larunbat honetan asanblada irekia egin Erronkaribarren motozerren inputazio eta isunen egoeraren berri emateko. 30 bat lagun elkartu ginen Erronkariko juntetxean. Lehenengo gauza, jendearen erantzun ona mahaigaineratu zen. Izan ere, egindako presio herritarraren ondorioz, 11 isun kendu dituzte, errekurtsoa aurkeztu eta gero. Poztekoa da berri hau, zigor ekonomikoa hein handi batean behera egin duelako, baina hori ez da aski; isun guzien ezabapena eta inputazioen artxibazioa eskatzen dute herritarrek, egun hartan gertaturikoaren ondorioz jasotako zigorra guztiz bidegabea delako. Bidenabar, aurrera begirako ekintzak prestatzen hasi dira, eta kamixeta andana dago salgai. Inor interesaturik egonen balitz, mesedez jarri kontaktuan : erga_@live.com helbidearekin eta bertatik bideratuko da kamixeten salmenta. Alde batetik “Erronkari Antifaxista” kamixeta berdeak daude, gizon zein emazteendako, eta bestetik “Antifaxismoa ez da delitua” kamixeta beltza. Erronkari Antifaxistatik gonbita egiten zaizue aurrerago eginen diren ekintzetan parte hartzera eta eskura duzuen materiala erostera, ekonomikoki lagundu ahal izateko.

erronkari antifaxista antifaxismoa ez da delitua

Euskahaldun; Korrikaren aurkezpena

Larunbat honetan hasiera eman zitzaion Erronkaribarrean Korrika kulturalari. Nahiz eta aurten ez duen ibaxa zeharkatuko, hainbat ekintza prestatu dira. Horietako bat izan zen larunbat arratsekoa. Erronkariko polikiroldegian puzgarriak jarri ziren arratsaldeko 17:30etatik aitzin. Horrekin batera, umeendako txokolatada eta mural tailerra egon zen. 19:00 aldera beste korrika edizioetako argazkieki sorturiko bideo emanaldiaz gozatzeko aukera egon zen. Bukatzeko, Erronkariko tabernetan zehar pintxo-potea egin zen korrikaren alde.

Hurrengo ekintza martxoak 14ean izanen da. Karrika korrika eginen da, Urzainkitik Gardera, hain zuzen ere. Ibaxeko kolektibo eta herri bakoitzak bere km izanen du korri egin ahal izateko. Arratsaldean Burgiko udaletxe aretoan bakarrizketa bat egonen da, eta jarraian afaria Petrotxen. Beraz, gonbidatuta zaudete!

Azkenik, aipatu eta animatu nahi zaituztegu Korrikan parte hartzen;  Nabaskoize inguruan korrika eginen dugu guk, 26-27 bitarteko ordu txikitan.

IMG_20150228_200749